XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): izorratu, ederki izorratua, harek egin zioken eta semea, eta gero bazterrera laga.

Pasta polita zuena izan behar ziken mutil harek, desgraziatu samarra.

Lurdex hona sartu zenerako behintzat, mutilak utzita ziken, edo berak utzi ziken mutila, hori esan gabe ez bait da jakiten, eta horretaz kontu gutxi ibili geniken; bakar-bakarrik zekiat mutila Bilbo aldera abiatu zela, eta neskak Donostiara jo zuela, eta Donostian gure lantegi txar hau aurkitu zuela.

Semeak bi bat urte ziken, eta Trintxerpen hartu ziteken pisua: pisu txiki bat, bientzako nahikoa.

Neska bakarra eta, errubioa eta, polita eta, gurasoek arront mimatua omen ziteken baina, horrekin eta guzti neska sentziloa zuken, umila, edozein detailerekin alegratzen zena eta... bihotz handiko neska.

Gurasoen etxea utzi bazuen, ez ziken bere kulpa bakarra izango.

Askotan haurrari gehiegi eskatzen zaiok, benga-eskatu eta benga-eskatu eta halako batean uste ez den tokitik egiten dik ra!, akabo!- gero, putakume hura etorri eta eraman zuelakoz, ez gaituk harrituko!.

Horrexek galdu zuela? Horrexek galdu ez balu, beste batek galduko ziken!.

Bizimodua halakoa zeramakiken eta, gizonak beti bere arrastoan eramaki... Gogor egin balie...!.

Baina hura halakoa zuken, hemendik eta, gorputzez ere zera, sentsiblea... Maitagarri zuken.

Loreei ematen zien tratua gogoan zeukeat.

Lana fin egiten ziken, hasi aldatzeko momentutik (berak ekartzen ziken, R-4 batean, lur berria Uliatikan, Aiuntamentuko zeratikan) eta segi irrigatze lanean, zimaurtzerakoan, plastiko paratzen... Harek aldatu landareari ez zitzaioken, ez, azala zimurtuko, ez sustraiak erreko edo jelatuko.

Eta kimaketan nik inori ikusi ez diodan esku antzosoa ziken - eta ez duk brometarako!: hik gaizki kimatzen baduk, konturatuko haiz, (...).